ZABALIK IZEN EMATEA ANDRA MARI ABESBATZAREN UME ETA GAZTE KORUETAN

Ostegunaz gero , ekainak 7, zabalik da Andra Mari Abesbatzaren Musika Tailerraren eta Orereta-txiki, Orereta eta Oinarri Abesbatzen 2012-2013 ikasturteko matrikulazioa. Amaitzear den kurtsoan 6 eta 17 urte bitarteko 210 neska mutil ekin diote abesbatza prestaketa lanari. Hori da, hain zuzen, Andra Mari Abesbatzaren harrobia eta Errenteriako kultur elkarte honek duen sendotasunaren arrazoietako bat.

Aurre-matrikulak egiteko epea ekainaren 7tik 22ra izango da zabalik eta Andra Mari Abesbatzaren egoitzan (Pablo Iglesias kalea, 11.) egin ahal izango dira astegunetan, astelehen, astearte eta ostiraletan goizeko 8etatik 15,00etara, eta asteazken eta ostegunetan goizez 9,00etatik 13.00etara eta 16.00etik 20,00etara, arratsaldez. Aurre-matrikularako izen ematea Internet bitartez egin daiteke honako helbidean: www.coralandramari.com

Kurtso berriari begira, Andra Mariren Musika Tailerrak 6 eta 7 urteko neska mutilak hartuko ditu. Umeek ordu eta erdi egingo dute astean, hiru ordu laurdeneko bi alditan. Orereta Txiki dagokionez, astean bi egunetan, ordu beteko lansaioak egingo dituzte. Orereta eta Oiñarri abesbatzei dagokionez, ahoskatze klaseaz gain, bi ordu eta ordu t`erdiko lanaldiak egingo dituzte astean bitan, aste orotan eta bokalizazio eskolak izango dituzte hamabostean behin. Harrobia osatzen duten Orereta Txiki, Orereta eta Oinarri abesbatzetako mutilek, gainera, astero ostegunetan beste lan saio berezia egingo dute ahotsa lantze aldera, eskolania sendotzeko.

Kurtso osorako matrikulak iazko kopuru bera balio du, 165 €, eta ordainketa bi alditan egingo da. Aurre-matrikula egiterakoan 50€ ingresatu behar da Andra Mari Abesbatzaren kontu korrontean, eta irailean behin betiko matrikulazioa egiterakoan, beste 115€ ingresatu beharko dira.