Pandemiaren aurreko jardunaren erritmoa berriro gurean da. 2022ko udara honetan hiru emanaldi ditugu aurretik.
“ARIMEN BESARKADAN”, Zumaian eta Hondarribian.
Uztailaren 9 eta 10ean Zumaia eta Hondarribiako parrokiatan Junkal Guerrerok, Andra Mari abesbatzaren eskariz, sortutako ARIMEN BESARKADAN obra eskainiko dugu. Gipuzkoako bi kosta herrietako parrokietan organoa eta bakarlariekin batera eskainiko dugu bereziki hunkigarria den obra hau.
“PORGY AND BESS”, Donostiako Musika Hamabostaldia
Ohiko ohiturari lotuaz, Andra Mari Abesbatza Euskadiko Orkestrarekin batera Donostiako Musika Hamabostaldian parte hartuko du. Abuztuaren 20an Kursaal Auditorioan izango den kontzertuan George Gershwin musikagile estatubatuarraren PORGY AND BESS obra ezaguna eskainiko dugu kontzertuko bertsioan, Wayne Marshall pianista eta zuzendariaren agindupean.