Donostiako Musika Hamabostaldiak osasun-segurtasuneko neurri zorrotzak hartu baditu ere, agintari eskudunen gomendioei jarraituz, eta uste badugu ere neurri horiek eraginkorrak direla eta jaialdiak zorrotz betetzen dituela, tamalez jakinarazten dizugu Errenteriako Andra Mari abesbatzak bertan behera utzi duela 2021. edizio honetako Inaugurazio Jardunaldian parte hartzea.
Izugarri sentitzen ditugu alde bakarreko erabaki horrek, agian, iraganeko esperientzia triste batzuek dakarkiguten gehiegizko zuhurtasun horretatik hartua izan denak, Jaialdiari eta kontzertura joan behar zuen publikoari eragindako eragozpen guztiak.
Hamabostaldiak eta bere ikusleek erabaki konplexu hau ulertu ahal izango dutelakoan, edizio honetarako onena opa dizuegu.
Andoni Sierra, zuzendaria.